BASA AHAIDE …

Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, gure arbaso artzainek jadanik kantatzen zituzten basa munduari lotuak diren kantu ezinago ederrak dira “basa ahaideak”. Hitzik gabe, egiazko soinu kaligrafiak dira, eta noiz Arranoaren, noiz Belatxen hegaldaka adierazten dituzte… bai eta ere gizakiaren harridura eta umiltasuna naturaren haunditasunaren parean. Hatsa eskatzen dute, indar sakon eta lasaia… ausartzia gailurretan. Munduko neurririk gabeko “kantu luze” ederrenetan sartzen ahal dira melodia horiek!

…HARATAGO 

Betidanik, bakarka eta “a capella” kantatuak dira basa ahaideak. Julenek, bere esperientzia desberdin, ikerlan, bidaien bidez… Musikatresna eta erritmoarekiko mugarik ez duten “kantu luze” musikari eta kantariekin trukatu du, bereziki Turkia eta Azerbaijanen. Proiektu berri horretan, orkestrazio inedito baten bidez, Jordi Cassagne, Nicolas Nageotte eta Bastien Fontanillekin batera, basa ahaideak haratago eramaiten ditu, mugimenduan jartzen, baina betiko, ohizko, ispiritua atxikiz. Espazio poetiko musical xoragarri bat emaiten die, haien modo expresibo, ñabardura plastiko eta melodikoak loratuz, gure barneko airatzeak iratzarriz.

Airatze horiek iratzartzen dituzten gure dantza oroitezinak eta Basa Ahaideen dinamika erritmikoak biltzen ditu Haratagok. Ez dugu ahantzi behar arbasoek, kantatzen zuten ber denboran, Ama Lurraren gainean dantzatzen zutela.

Arren… botza, violone, klarineta eta zarrabeta gurutzatzen eta ezkontzen dira, bakotxa noiztenka Arrano, edo Itzal… bilakatuz. Lurrean, mendietako oihan eta ibarren leku argitsu eta ilunetan.

                             JULEN ACHIARY JORDI CASSAGNEBASTIEN FONTANILLENICOLAS NAGEOTTE                             

Haratago ©Nahia Garat