JULEN ACHIARY                                        

Julen Achiary, munduari idekidura segurra duen eta zohitzen ari den musikari Euskaldun belaunaldi berri batekin bat egiten du. Bere haurtzarotik, Euskal kulturarekiko elkarrizketa hazkurritsuak formatu du, eta segitzen orain sekulan baino gehiago.

Bere xendera, ibilbide segur eta tematuetarik eraikia, Xiberoako kantarien kontaktuan sustraitzen da. Haiek diote kantuaren eta Basa Ahaideen amodioa transmititzen. Bere xendera, ez da gelditua eta esklusiboa den musika batena, bainan alderantziz, idekidura, elgarretaratze, transmizio batena, sorkuntzan berpizten dena.

Euskal Herriak dantza, musika eta bere zainetan ixurtzen den kantuaren amodioa emaiten dio. Pestek eta topaketek erritmatzen duten bizi batetan haunditzen… eta urte horiek munduari zabaltzen dute, “Mundu-Oso”-ari, Uzeste eta Itsasuko festibaletan gurutzaturik. Laster, Afrika, Kongo… eta ondotik Turkiara, Azerbaijanera joanez, Kaukaseko eta Arbaila Xiberotarren musiken arteko loturak josten ditu.

Bere ondoriontasunen bidez, Julenek pertsonalitate musikala bakarra eraiki du, erritmo eta soinu ikerketa geldiezinan. Kantatzen duelarik, osoki engaiaturik eta bere lagunak behatzen, gorputza sutan eta espiritua bare, izakien sentimentuen polifonia hain sakonki kantatzeko gai, indar eraginkor bat sentitzen dugu. Indar hori, zaharren behaketan eraikia, bere baitan berpizten da pazientzia eta zorroztasunarekin.

Orduan, dirdiratzen du, zeharkatzen duen kantua emaiten duelarik, partekatzearen bozkarioan.

JULEN ACHIARY JORDI CASSAGNEBASTIEN FONTANILLENICOLAS NAGEOTTE