HARATAGO… Basa Ahaide

Haratagok, Basa Ahaideen – Euskal mendietako artzainen ahotsezko expresio bat – indarra agertarazten du. Ohiz bakarka eta « a kapela » kantatuak, Julen Achiaryk, Turkiako eta Azerbaijaneko musikari batzuekin egindako elkarretaratzez inspiraturik, haratago eramaiten ditu, laukote inedito baten laguntzarekin : Nicolas Nageotte klarineta eta dudukan, Bastien Fontanille zarrabeta eta banjoan, eta Jordi Cassagne violonean (biola ganbaren kontrabaxoa).

Arbasoen kantu horiek, ahoz aho transmititurik, naturaren eta bortuko biziaren parean artzain kantariak duen emozioa adierazten dute. Haurtzarotik, Julen Achiaryk entzun, behatu ditu… eta ondotik kantatu. Lehenik beretzat, publikoari partekatzeko forma egoki bat atxemaiteko gogoa ukan aintzin.

« Gure ibarretan hain gordeak diren melodia modala altxor horiek partekatu nahi nituen. Hats berri batek lagundurik, haien hegalak zabal zitzaketen.. Urteak eman ditut atxemaiten eta asmatzen, elkarretaratze, bidai, experimentazio ainitzen ondotik, neretzat egokia zen forma. Ikerketa urte horien fruitua, Haratago da, eta segitzen dugu bilatzen, asmatzen, sortzen. Lan liluragarri hori sorkuntza delako, bizi den tradizioa betiereko mugimenduan delako. Tradizioa bizi dadin, asmakuntza behar du, eta umiltasunez, bozkarioz lan horri lotzen gira. Arbasoen kulturan sustraiturik, bai eta ere gure garaitasunean. » (J. Achiary)

        « Iturri zaharretik edaten dut,
  ur berria edaten,
          beti berri den ura,
  betiko iturri zaharretik »

 

Joxean Artze

Haratago ©Nahia Garat

 

« Haratagoz mintzo dira… »

« … Eta heldu gira nik uste Festibalaren unerik ederrenera, Haratago proiektua, Xiberoako artzain kantuen eta bereziki Basa Ahaideetan oinarritua. Proiektu hori Julen    Achiary (botza), Nicolas Nageotte (klarineta), Bastien Fontanille (zarrabetea) eta Jordi Cassagne-k (violone) eramaiten dute. Hitzik gabeko kantu horiek, arranoa, belatxa, ugatza… goresten dituztenak, nobleziaz eta kartsutasunez beteak dira.

©Nahia Garat

Ainitz erraiten dute, artzain horiek naturarekiko zuten erlazioaren arabera. Haien liluratze ahalaz, haien « haundiarekiko » sensibilitateaz. Paxkalekuetan, ez ziren bakarrik beraz, hainbeste edertasun bait zuten haien begiradan.

Ohiz, kantu horiek a capella kantatuak dira. Bainan Julen Achiary eta bere lagunek haien maneran orkestratu dituzte, ekialdera begira.

Julen Achiary-ren botzak ederki transmititzen digu haunditasun hori. Malgua da, indartsua ere, bainan ez da sekulan bortxan pasatzen. Batzutan, muezzinaren inflexioak ditu. Iduri du aipatzen dituen hegazti erregetsuen maneran doala, mailaz maila airatzen bait da, zarrabeteari edo klarinerari esker gorago, haize gorakorrek saiak ekartzen dituzten bezala.

Nicolas Nageotte klarinetistaren eta Julen-en erlazio musikala ezinago ederra da : biak elkar laguntzen dira nor gehiagoka joaiteko zeruan gora belatx saldoen murmurazioekin batera, biek hegalak zabaltzen dituzte. »

JF MONDOT, JAZZ MAGAZINE