NICOLAS NAGEOTTE

Nicolas Nageotte, hats anitzetako musikaria da. “Terreno guziko” klarinetista, saxofonista eleaniztuna, beste haize ohizko musikatresnak jotzen ditu, duduka edo zurna bezala. Musika klasiko eta garaikide interpreta preziatua (Lemanic Modern Ensemblaren kide bat da, eta Les Siècles orkestran parte hartzen du), Nicolas NAgeotte musika inprobisatuen arloan aktiboa da ere, bereziki Jacques Di Donatoren Lyoneko Conservatoire Suppérieur delakoan maisua ukan zuen eta laguna bilakatu zaion alboan, edo Anguison Quartetoan.

2010 urtearen ondotik, Istanbulen egin dituen egonaldi anitzeri esker, Turkiako musikak praktikatzen ditu, Selim eta Ramazan Seslerekin ikasitako Trakiakoak bereziki. Oksit eta Talawine taldeek (Hassan Abd Alrahman oudista eta Roméo Monteiro perkusiolariarekin), edota Christian Maës eskusoinulariarekin duen bikoteak, sorkuntzak, musika tradizionalak eta inprobisaketak nahasten dituztenak, bere soinu irudimen berria margotzen dute.

Chalon-sur-Saôneko herrialde kontserbatorioan eta Bourgogne-Franche-Comtéko goi mailako eskolan irakasten du.

Haratagon jotzen duelarik so egiten badiogu, bere musikaren brankan beti, ez dakigu zerk gidatzen eta inspiratzen duen : klarineta luze bizidunak, edo bere hats sakonak. Jauzi egiten ahal du, soinuak biltzen ahal ditu eskuak iturri baten ura ahorat ekartzen duen bezala, eta xoratzen ahal da bere baitatik jalgitzen diren esaldi musikalen buruargitasuna galdu gabe. Esaldi horiek, alaitasunez jauzkari edo goxotasun harrigarriz diriratzen dute. Julenen botzarekin eramaiten duen elkarrizketa jarraikiak kantuari gorago joaiteko indarra emaiten dio, ausartzi eta eskuzabaltasunean.

JULEN ACHIARY JORDI CASSAGNEBASTIEN FONTANILLENICOLAS NAGEOTTE